BASABERE, baserri ezberdina

BASABERE, baserri ezberdina

Jatorria

BASABERE baserri-eskola ezberdina da.

Nekazaritzaz zein abelzaintzaz dugun ikuspegia diferentea da: gure arbasoen lan egiteko moduan oinarritzen da, naturarekiko errespetua bultzatzen du, eta ingurumenarekiko harremanaren funtsa iraunkortasunarekin eta hurbiltasunarekin loturik dago.

Are gehiago, BASABEREk aukera emanen dizu bizi garen mundu teknologikoa lipar batez bederen bazter uzteko, eta, horren truke, bat eginen duzu gure erroekin, hau da, naturarekin; izan ere, hain konektaturik dagoen mundu honetan gero eta isolatuago bizi gara inguratzen gaituenetik, eta hain zuzen ere inguru hori da guk erakutsi eta konpreniarazi nahi dizuguna.

Nortzuk gara

BASABERE Mikel eta Angel San Martin Nuñez anaiok osatzen dugu. Gure baratzearen laborantza eta animalien hazkuntza modu tradizionalean egiten dugu, iraunkortasunaren eta ingurumenarekiko errespetuaren alde eginez beti.

Hasi eta denbora batera, gure senide eta lagunak etorri zitzaizkigun bisitan beren seme-alabekin batera, ikasi eta gozatu nahi baitzuten bertan zegoenarekin. Eta ikusten genituelarik haurrak zur eta lur gelditzen zirela ohartzen zirenean, supermerkatuetan ez bezala, arrautzek zenbakirik ez zutela, pentsatu genuen bizipen horrek merezi zuela berriz ere errepikatzea. Hortaz, erabaki genuen halako esperientziak bertze haur batzuekin partekatzea.

Ingurunea

BASABERE Lezaunen dago, Estellerriko 330 biztanleko herrian, Iruñetik 35 minutura.

Herriaren inguruan dauden arte, pago eta haritzez osaturiko basoetan barna ibiliko zara, putzu eta elurguneak ikusiko dituzu, eta udalerria inguratzen duen harresi berezia ezagutuko duzu. Zail eginen litzaiguke irudikatzea gure baserria, Lezaun ez balego. Ematen dizkigun aukerak ezin sinetsizkoak dira: bere kultur aberastasunak, bere biodibertsitateak eta ingurunearen edertasunak ukitu arras berezia ematen diote BASABERE baserri-eskolari.

Prestatu zuen bisita

Gure eskaintzak zuen beharretara egokitzen dira: bisita librea, bisita gidatua, lantegietan parte hartu eta gurekin batera bazkaltzeko aukera.

Ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan!

Gure eskaintzak zuen beharretara egokitzen dira: bisita librea, bisita gidatua, lantegietan parte hartu eta gurekin batera bazkaltzeko aukera.

Basabere ezagutzeko hiru aukera eskaintzen dizkizuegu, zuen ikaskide, familia edota lagunekin batera ezin ahantzizko eguna eman dezazuen. Programa hauetan lantegi bat dago, zeinean zuek izanen baitzarete protagonista nagusiak; baina gehien gustatzen zaizuena hautatzen ahal duzue.

Azkona errepidea z/g 5, 31177, Lezaun, Nafarroa


Animalia asko deskubritzeko, galdetzeko, kuxkuseatzeko gogoa ez ahaztu… Inguru paregabe batean kokatuta, BASABEREn espezie exotikoak eta bertakoak aurkituko diutzu, hegaztiak, ugaztunak, narrastiak… Koaderno bat, nahi izanez gero, apuntatzeko balioko dizu, eta ez ahaztu argazki makina.

BASABERE BASERRI ESKOLA

www.basabere.com

Azkona errepidea z/g

31177 – LEZAUN (Nafarroa)

Tel. 677157605 – 948542076