Ornitologiaren aldetik interesa duten kokalekuak

Hemen hautatu dira Nafarroan hegaztiei behatzeko dauden hainbat leku ideal. Leku horiek aukeratu dira honako hauengatik guztiengatik: hegazti interesgarri asko daudelako, behatzeko baldintza onak eskaintzen dituztelako, haietara aise iristen delako eta hegaztiei traba egin edo horiek arriskuan jarri gabe behatzea ahalbidetzen dutelako. Gainera, horiek guztiek beste natura balio asko eskaintzen dituzte (fauna, flora eta geologia), eta oso ederrak dira paisaiari dagokionez.

Leku horien multzoak praktikoki Nafarroan dauden hegazti espezie guztiak biltzen ditu urteko ziklo osoan.

HEGAZTIAK BEHATZEKO KODE ETIKOA

Turismo ornitologikoaren arloa goraka doa eta honek bai profesional baita zaletuen kopurua urtez urte gero eta handiagoa izatea ekarri du. Behatzaile kopuru handi honek espezie askoren konserbazio arriskua suposatzen du, askotan bilatuenak egoera txarrenean daudela direlako.

Hori izan da praktika onen kode honen sorrerarn arrazoi nagusia.

Code hau egiteko SEO/BirdLifeko Manual de Buenas Prácticas izeneko lana kontuan hartu da, batez ere arlo honetako profesionaleei zuzenduta, baita eguneraturiko informazioa ere, Birdtourise europar proiektuaren bitartez.

Europako Mediterraneoko beste haibat herrialdek hegaztien behaketak eragindako arazo berdinak dituzte: erreklamoen erabilera hegaztiak hurbilarazteko, kabi eta kolonietara bisitak, hegaztien argazkilaritza bizirik dauden animaliak erabiliz espezie eta kabi batzuetara mantendu beharreko distantzia errespetatu gabe, hegazti batzuek jasan behar duten jazarpena hegaztizaleek ikuz ditzaten, hegaztiengan estresa sortzen duten portaerak, non askotan hugalketa arriskuan jartzen baita, eta eragin negatiboa duen espezie hauen konserbazioan.

Guzti honengatik hegaztiekin disfrutatzea eta inolako edota ahalik eta eragin txikiagoa duten jarduera eta jarrerak izateko informazio guzti hau denon eskura jartzen da, arlo honetako guztien kapazitazioa lor dadin.